miércoles, 17 de noviembre de 2010

Larrazabaleko baso eta ortu ekologikoa


Pasa den aslelehenean Larrazabaleko basoan egon ginen eta zuhaitzak, landareak eta hazi asko aztertu genituen. Lurrean, hosto eta hazi asko zeuden udazkenean gaudelako. Adibiez: haritza, urrondo, gaztainondoen hostoak eta haziak.   
Gero, joan ginen ortu ekologikora eta barazki batzuk ikusi genituen: aza, azalorea, zerbak, piperrak, porruak, kalabaza,...
Ortua ekologikoa da ongarri naturala soilik erabiltzen dutelako eta lurra kutsatzen ez dutelako.
Ondoren, tailer eta jolas batzuk egin genituen landareak  eta intsektuak aztertzeko. Intsektuak mokroskopioaren bidez ikusi genituen handituta. Oso interesgarria izan zen.
Txorimaloa ere egin genuen gelako batzuek ekarritako arroparekin (Nerearen amonaren arroparekin). oso lodia eta barregarria atera zitzaigun txorimaloa.
Oso ondo pasatu dugu ortuan eta udaberrian bueltatzea espero dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario