lunes, 6 de febrero de 2012

Hitz-batu programa amaitu dugu 4.mailako ikasleek

Barakaldoko eskola guztietako laugarren mailako neska-mutilek parte hartzen dute Hitz-Batu programan. Ikasgela bakoitzeko ikasleek ipuin bat asmatzen dute ipuin-kontalari batekin. Gure ipuin-kontalaria Bego izan da  eta gustora egon gara berarekin ipuina asmatzen.
Ipuina idatzi Ondoren, ipuin guztiak hartu eta liburu batean argitaratzen dituzte.
Bagatzako  laugarren mailako  ikasleok Gargantua eta ipotzei buruzko aparteko ipuina asmatu dugu. Ipuina kontatu eta gero, oso marrazki bitxiak egin ditugu eta gaur poz-pozik amaitu dugu lana Begorekin.
Ipuinetako liburua Aste Santuan eta gero argitaratuko dute eta liburu bana bidaliko digute eskolara. liburuan ikasgelako izen guztiak agertuko dira. 


                          

                            
                   
                                      


No hay comentarios:

Publicar un comentario